INFO

100 eskailera-maila desberdinak

5050 maila hiri desberdin bat ezagutzeko

 

ZER?

 

Parte hartzeko jolasa, Bilboko espazio publikoko 100 eskailera-maila igotzea proposatzen duena, parte-hartzaileentzako esperientzia eta euren praktiketako konexio-espazio berria sortuta.

 

NOLA?

Jolasteko doako App-a deskargatu edo kokapen zehatzak bisitatu web orri honetako Mapa edota Del 1 al 100 artxiboa erabiliz. Pertsona bakoitzak bere ibilbidea aukeratuko du, jolasaren esperientzia paregabea eta errepikaezina bihurtuz.

2015eko irailan eta urrian 5 ekitaldi publikoak egingo ditugu, ibilbidearen zenbait eskailera-mailetan. Egun bakoitzean artista edo kolektibo batek hartuko du parte ibilbidean zehar. Gonbidatutako pertsona batek tarte jakin batzuei buruzko informazioa eskainiko dute ikuspegi profesionala, emozionala, dokumentala edo artistikoa erantsita.

Ibilbideren baten parte hartzeko Participa/Parte hartu atalean izena eman.

ZERGATIK?

EHirian bizi garenontzat begietarako ezkutatuta dagoena erakusten du jolas honek: eguneroko jardunean konturatu gabe joaten zaizkigun ohiko elementuei erreparatzeko premia azpimarratzen du, turistak leku batera aurrenekoz heltzen direnean sentitzen duten emozioa atxikita parte-hartzaileei. Gogoeta egitera ere bultzatzen gaitu: hiria elementu bizitzat hartzen badugu, bertako elementuak eta zirkulazio-bideak dira bere funtzioak eta sistemak antolatzen dituztenak. Bilboko eskailerak hiriko komunikazio eta zirkulazio egitura bezala aztertzearen bidez, hiriko eragileen antolamendua uler dezakegu.

NORK?

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako “Ideiak Martxan” Lehiaketan saritutako ideia, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak antolatuta.

Proiektuaren diseinua eta hedapena: Victoria Ascaso.

APP-aren hedapena: David Durey.

Azalaren marrazkia: Julia Abalde.